viernes, 15 de marzo de 2013

P3 AZKEN JARDUERA

Heldu da ikastaroaren bukaera, ikastetxea nola integratu  ingurune sozialetan proiektua bukatu dut. Orain azken aurkezpena falta da egitea, eta horrekin bukatutzat emango diot ikastaroari.

Jarduera honetan ebaluazioa izan da gairik garrantzitsuena eta aurreko puntuak moldatu oondoren uste dot lana amaitutzat eman dezakedala, nahiz eta proiektua  eraginkorra izan den jakitea falta zait.

miércoles, 27 de febrero de 2013

2.3 PRESTAKUNTZA ETA AHOLKULARITZA PLANAK INTEGRATU

Jarduera hau ere amaituta, edo halan uste dut, benetan ikastaroa bukatzear dagoenean oraindik ez diot zentzu askorik topatu. Ikastera nentorren eta egin dudan gauza bakarra izan da jarduerak egitea inolako laguntzarik barik eta gida barik, ikastaro autodidakta dela uste dut.

Oraindik aurreko p1 eta p2 birmoldatu behar ditut, baina eztakit nola, zerbait egingo dot ia astirik daukadan. 

Jarduera honetan be moodle plataforman inoiz aritu ez direnentzako ez dago inolako gidarik, eta intuizioz egin behar da lana, horrek dakarren denbora galtzearekin, gainera egiten duguna ondo dagoen be ez dakigu. 

jueves, 21 de febrero de 2013

P2 PROIEKTUAREN METODOLOGIA ETA BALIABIDEAK

Talde lanaren ostean proiektuaren bigarren atala be bukatu dot, zati honetan aurrera eraman behar dudan lanaren metodologia eta baliabideak zehaztu ditut.Metodologia aldetik aginte zuzena erabiltzea aukeratu dut, honela, ikaslegoak lehenengo azalpenak entzungo ditu eta gero beraiek egingo dute bakarkako lana, uste dot modu honetan ikasten bait da drive moduko aplikazioa erabiltzen, guzti honek praktika behar du. Beraz, oso praktikoa izango da dena. 
2.2 IKT PLANAREN ANALISIA

Ikastaroa aurrera doa eta bukatu dugu taldeka egin beharreko bigarren jarduera. Ariketa honetan ikt plan bat aztertzea zen helburua eta ondorioak wiki batean ipintzea. Benetan wikiaren asuntoagaz ez naz gustora ibili,  oso galduta egon naiz ariketa osoan eta nire lana plana irakurtzea eta ondorioak botatzea izan da, beste guztia taldekide bik egin dutelarik, beraz, ez naiz oso ondo sentitu, baina taldeka  online lan egiteak hau dakar.Hori bai, berain lana eskertzea gutxienekoa izango litzateke.

 Orain hurrengo jarduera egitera eta helmuga gero eta hurbilago ikusten da, beraz, aurrera egin behar.

jueves, 7 de febrero de 2013

2.1 SARE SOZIALAK


Jarduera honetan saretzen sare sozialaren bitartez gogoeta batzuk egin ditugu sare sozialak nola integratu gure ikastetxeetan. Nire ustez, eta irakurri dudanagaitik oso erabilgarriak dira baina oraindik urrun gaude hauek geure eskoletan ezartzeko. Alde batetik irakaslegoaren ehuneko handi batek oraindik ez ditu menperatzen, gurasoekin gauza bera gertatzen da, eta gainera dakitenek nola erabili ez dute modu hezgarrian erabiltzen. Beraz, oraindik lan handia egiteke daukagu guzti hau eskoletan aurrera eramateko.

lunes, 28 de enero de 2013

1.3 PROIEKTUAREN LEHEN ZATIA

 Jarduera honekin lehen multzoa bukatutzat eman daiteke. Hasiera batean dena oso konplikatua iruditzen zitzaidan arren, ariketak banan banan egiteaz batera lana errezagoa eman du. Hala ere lan oso astuna eta luzea da.

Proiektuaren helburua googleleko drive aplikaziaok ematen dituen aukerak irakasleei erakustea eta erabiltzea da, eta lehenengo atal honetan eskola eta testuingurua zehaztu ditut.

Sarrera moduan drivek dituen abantailak jarri dot, helburuak aurretiaz finkatuta zeudenak power pointean eta bukatzeko eskola nolakoa den eta non dagoen azaldu dut.







jueves, 24 de enero de 2013

1.2 TALDE LANA

Jarduera honekin lehen aldiz online eta taldean lan egiteko aukera izan dut, benetan drivek dituen aukerak harrigarriak dira.

Talde lana antolatzeko beti norbaitek lehen pausua eman behar izaten du gero besteak jardunean jartzeko. Pausu hori izan zen gehien kostatu zitzaiguna. Oso gustora aritu naz talde lanean, baina egia da taldean partaide gehiago genituela eta ez dute parte hartu, ez dakit  ikastaroan jarraitzen duten edo ez, baina talde lanean aritu ez dira behintzat.

Lanaren emaitzagaz be oso kontentu bukatu dut, uste dut gainera aurrera eramteko aukerak dituela, hori bai, epe luzean eta eragile asko inplikatuz, eta batez be, arduradunak orduak izanda, bestela betikoa gertatuko zaigu, proiektuan geratuko dela.

Orain hurrengo jarduera prestatzera.

Bide batez gure lanaren linka ipiniko dot.

https://docs.google.com/presentation/d/1MrsprBw5cEIn1f91YLwq2uwT2nvvp2txNszIizo0Kkw/pub?start=false&loop=false&delayms=3000