lunes, 28 de enero de 2013

1.3 PROIEKTUAREN LEHEN ZATIA

 Jarduera honekin lehen multzoa bukatutzat eman daiteke. Hasiera batean dena oso konplikatua iruditzen zitzaidan arren, ariketak banan banan egiteaz batera lana errezagoa eman du. Hala ere lan oso astuna eta luzea da.

Proiektuaren helburua googleleko drive aplikaziaok ematen dituen aukerak irakasleei erakustea eta erabiltzea da, eta lehenengo atal honetan eskola eta testuingurua zehaztu ditut.

Sarrera moduan drivek dituen abantailak jarri dot, helburuak aurretiaz finkatuta zeudenak power pointean eta bukatzeko eskola nolakoa den eta non dagoen azaldu dut.







jueves, 24 de enero de 2013

1.2 TALDE LANA

Jarduera honekin lehen aldiz online eta taldean lan egiteko aukera izan dut, benetan drivek dituen aukerak harrigarriak dira.

Talde lana antolatzeko beti norbaitek lehen pausua eman behar izaten du gero besteak jardunean jartzeko. Pausu hori izan zen gehien kostatu zitzaiguna. Oso gustora aritu naz talde lanean, baina egia da taldean partaide gehiago genituela eta ez dute parte hartu, ez dakit  ikastaroan jarraitzen duten edo ez, baina talde lanean aritu ez dira behintzat.

Lanaren emaitzagaz be oso kontentu bukatu dut, uste dut gainera aurrera eramteko aukerak dituela, hori bai, epe luzean eta eragile asko inplikatuz, eta batez be, arduradunak orduak izanda, bestela betikoa gertatuko zaigu, proiektuan geratuko dela.

Orain hurrengo jarduera prestatzera.

Bide batez gure lanaren linka ipiniko dot.

https://docs.google.com/presentation/d/1MrsprBw5cEIn1f91YLwq2uwT2nvvp2txNszIizo0Kkw/pub?start=false&loop=false&delayms=3000


viernes, 18 de enero de 2013

1.1 Jarduera uste nuena baino errezago suertatu zait. Hasieratik helburua nahiko argi neukan, ez guztiz zehaztuta baina bai oso hurbil. Helburua finkatzea lortu nuenean emango nituen pausuak be ezarri nituen eta bakoitzean nolako azalpenak jarriko nituen eskematizatu nituen, gero guztia powerpointean aurkezteko.

Aurreztiak be lan egin izan dut power point aurkezpenekin, beraz, jarduera honetarako bat sortzea ez zitzaidan askorik kostatu. Bestalde arazoa eskegitzerakoan etorri zitzaidan, nola egin? power pointak emailez bidaltzea erreza, baina nola jarri lotura bat?

eskerrak interneteko bilatzaileak ditugula lagun, bertan aurkitu bait nuen nola egin. SLIDESHARE niretzako aurkikuntza izan da, ez nuen ezagutzen eta, gauza berri bat ikasi dut.

lunes, 14 de enero de 2013

1.1 LAN TALDEAK ANTOLATZEN

Profila eguneratu, bloga sortu eta lan talde batean sartu ostean, hau da, 0 jarduera burutu ondoren, lehenengo jarduerarekin hasiko naiz.
Jarduera honetan aldez aurretik aukeratutako helburu bat aurrera eramateko egin beharreko lana nola antolatu eta  lan taldeak nola koordinatu ditudan azalduko dut.Horretarako honako eskema jarraituko dut:
  • helburua argituko dut
  • lan taldea deskribatuko dut
  • helburua lortzeko lan taldeak nola jardun behar duen edo nolako estrategiak hautatuko ditudan azalduko dut.
Hau guztia power point-baten bidez argitara emango dut.




miércoles, 9 de enero de 2013

0. JARDUERA EDO PROFILA BETETZEN 

Lehen pausua emanda.

Atzoko aurkezpen korapilatsuaren ondoren 0 jarduera ez da hainbesterako izan, egia da be, jarduera hau oso erreza dela. 
Ikusiko dugu aurrerantzean zer datorren!!!