2.3 PRESTAKUNTZA ETA AHOLKULARITZA PLANAK INTEGRATU
Jarduera hau ere amaituta, edo halan uste dut, benetan ikastaroa bukatzear dagoenean oraindik ez diot zentzu askorik topatu. Ikastera nentorren eta egin dudan gauza bakarra izan da jarduerak egitea inolako laguntzarik barik eta gida barik, ikastaro autodidakta dela uste dut.
Oraindik aurreko p1 eta p2 birmoldatu behar ditut, baina eztakit nola, zerbait egingo dot ia astirik daukadan.
Jarduera honetan be moodle plataforman inoiz aritu ez direnentzako ez dago inolako gidarik, eta intuizioz egin behar da lana, horrek dakarren denbora galtzearekin, gainera egiten duguna ondo dagoen be ez dakigu.
miércoles, 27 de febrero de 2013
jueves, 21 de febrero de 2013
P2 PROIEKTUAREN METODOLOGIA ETA BALIABIDEAK
Talde lanaren ostean proiektuaren bigarren atala be bukatu dot, zati honetan aurrera eraman behar dudan lanaren metodologia eta baliabideak zehaztu ditut.Metodologia aldetik aginte zuzena erabiltzea aukeratu dut, honela, ikaslegoak lehenengo azalpenak entzungo ditu eta gero beraiek egingo dute bakarkako lana, uste dot modu honetan ikasten bait da drive moduko aplikazioa erabiltzen, guzti honek praktika behar du. Beraz, oso praktikoa izango da dena.

2.2 IKT PLANAREN ANALISIA
Ikastaroa aurrera doa eta bukatu dugu taldeka egin beharreko bigarren jarduera. Ariketa honetan ikt plan bat aztertzea zen helburua eta ondorioak wiki batean ipintzea. Benetan wikiaren asuntoagaz ez naz gustora ibili, oso galduta egon naiz ariketa osoan eta nire lana plana irakurtzea eta ondorioak botatzea izan da, beste guztia taldekide bik egin dutelarik, beraz, ez naiz oso ondo sentitu, baina taldeka online lan egiteak hau dakar.Hori bai, berain lana eskertzea gutxienekoa izango litzateke.
Orain hurrengo jarduera egitera eta helmuga gero eta hurbilago ikusten da, beraz, aurrera egin behar.

jueves, 7 de febrero de 2013
2.1 SARE SOZIALAK
Jarduera honetan saretzen sare sozialaren
bitartez gogoeta batzuk egin ditugu sare sozialak nola integratu gure ikastetxeetan. Nire ustez, eta irakurri dudanagaitik oso erabilgarriak dira baina oraindik urrun gaude hauek geure eskoletan ezartzeko. Alde batetik irakaslegoaren ehuneko handi batek oraindik ez ditu menperatzen, gurasoekin gauza bera gertatzen da, eta gainera dakitenek nola erabili ez dute modu hezgarrian erabiltzen. Beraz, oraindik lan handia egiteke daukagu guzti hau eskoletan aurrera eramateko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)